Donostia 2016 Gunea ezagutzeko aukera dute herritarrek
Kultur hiriburutzaren egoitzan barrena ibilbidea egin ahal izango dute, bihar arte.
Suhiltzaileen egoitza zena, urte hasieratik Donostia 2016 kultur hiriburutzaren egoitza bilakatu da, baina ostegunean ofizialki inauguratu zuten. Olatz Beobidek zuzendutako ikuskizun artistiko bat eskaini zuten hainbat lagunek, eta Rafael Amargo dantzariak ere saioa egin zuen. Pablo Berastegi 2016ko zuzendari nagusiarekin batera, ekitaldian izan ziren 2016 Fundazioaren Patronatua osatzen duten lau erakundeetako ordezkariak: Juan Karlos Izagirre Donostiako Udaleko alkatea, Ikerne Badiola Gipuzkoako Aldundiko Kultura diputatua, Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Begoña Cerro Espainiako Kultura Ministerioaren ordezkaria. Gainera, Europako kultur hiriburutzen ordezkaritzak ere bertan izan ziren.
Inaugurazio horren harira, nahi duen orok hiriburutzaren egoitza ezagutzeko aukera du, bihar arte (igandea). Izan ere, herritarrek instalazioak ezagutu eta egoitzan barrena ibilbidea egin ahal izango dute. Horretaz gain, hainbat emanalditxo artistikoz gozatzeko parada izango dute, ordu ezberdinetan. Emanaldien sarrera librea eta doakoa izango da, aretoa bete arte.
[box]
PROGRAMA
Larunbata, urriak 18
Emanaldiak 16:00etan eta 19:00etan.
- Teresa Calok sorturiko mikroantzerki piezatxoa, Naiara Arnedo aktoreak interpretatua.
- Mikrodantza saioa Asier Zabaleta dantzariarekin eta Iñar Sastre pianoan.
- Altzoko Handiaren tailerra, Itziar Recalde aktorearen presentziarekin.
- Hirikilabs herritarren laborategira bisita, Tabakalerak eta Donostia 2016k elkarren artean kudeatua.
- Ipuinkontalaria: Koldo Ameztoi.
- 17:00 / 18:30. (G)uneak proiekzioa: herritarrek Euskadiko Filmategiari lagatako irudi zaharrekin osatutako ikus-entzunezkoa, Maialen Sarasuak eta Maider Oleagak muntatutakoa. Horrekin batera, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek musikaz jantziko dute emanaldia.
- 18:00. Koldo Almandozek zuzendutako Hubert Leblonen azken hegaldia film laburraren proiekzioa.
- Teresa Calok sorturiko mikroantzerki piezatxoa, Naiara Arnedo aktoreak interpretatua.
- Mikrodantza saioa Asier Zabaleta dantzariarekin eta Iñar Sastre pianoan.
- Altzoko Handiaren tailerra, bi aktore hauetako baten presentziarekin: Itziar Recalde edo Iker García.
- Hirikilabs herritarren laborategira bisita, Tabakalerak eta Donostia 2016k elkarren artean kudeatua.
- Mikroantzerkia. Egilea: Harkaitz Cano. Aktorea: Olatz Beobide.
- 11:00 / 17:00: (G)uneak proiekzioa: herritarrek Euskadiko Filmategiari lagatako irudi zaharrekin osatutako ikus-entzunezkoa, Maialen Sarasuak eta Maider Oleagak muntatutakoa. Horrekin batera, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek musikaz jantziko dute emanaldia.
- 12:00 / 18:00: Javier de los Llanosek zuzendutako “Gente de mar” (1958) filmaren emanaldia eta, ondoren, solasaldia.