Sarekide izateko bideak aurkeztu dituzte
Euskal presoen giza eskubideen urraketarekin amaitzea dute helburu.
Duela hilabete inguru, euskal presoen sakabanaketa munduan ezagutaraztea jarri zuen erronka gisa Sarek Bilbon egindako ekitaldian. Horretarako, eta dispertsioarekin amaitzeko helburuarekin, 500.000 liburuxka kaleratuko dituzte. Oraingoan, lan hori aurrera eramateko bidea egin nahi dute, ahalik eta sarekide gehien lortuta.
“Sareak ehuntzeko sarekideak behar ditugu. Sarea ez baita hutsean, airean, osatzen. Herritarren beharra du”. Kontxita Beitia eta Ines Osinaga musikariak egin dute deia Koldo Mitxelenan, beste hainbat lagunekin batera: Xabier Oleaga, Maialen Lizarralde, Jakue Pascual, Jesus Uzkudun, Teresa Toda, Alaia Martin, Julio Soto, Joxe Mari Elosua, Maika Tameron, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” eta Pello Reparaz.
Sarekide izateko hiru bide daudela azaldu dute:
- Sareren webgunean SAREKIDE atalean sartu.
- Harremana@sare.eus helbidera edo sare sozialetara mezu bat bidali.
- Sarek antolatuko dituen aurkezpen, ekimen…eta bestelakoetan aurkituko dituzten fitxak bete.