Hiritarren erronkei buruzko hausnarketa egingo dute Hiria Pentsatu zikloan
Ernest Lluch Kultur Etxean egingo dute, urria eta abendua bitartean; hainbat artista, pentsalari, poeta eta zientzilarik parte hartuko dute.
Munduko biztanleriaren erdia hiritan bizi da, eta 2050. urtean % 69ra igo daitekeela estimatzen da. Ziklo honek hiria deitzen zaion errealitate konplexu horren inguruan hausnarketa espazio bat proposatzen du. Hiria eta gaur egungo gaiei helduko diete, eraldaketa sozial, kultural eta teknologiko handiko horizontearen erronkak aztertuz. Garapen teknologikoak sortarazi dituen mutazioak dira hain justu eztabaidaren oinarria. Hiri digitala erakusketa osatzen duten hiru artisten lanetatik abiatuta, zenbait adituk gaurko hiriaren erronkak aztertuko dituzte hitzaldi eta solasaldi ezberdinetan.
[box]
ZIKLOAREN JARDUERAK
–HIRI DIGITALA erakusketa:
Abenduaren 16a arte. Astelehenetik ostiralera: 16:00 – 20:30 / Larunbatetan: 17:00 – 21:00
Daniel Artamendik antolatutako erakusketa honen bitartez, hiri garaikidea ulertzen saiatuko gara hiru teknologia berri direla medio: datuen bistaratzea, hiritar zientzia eta Gauzen Internet.
– ‘LA CIUDAD COMO FUENTE DE DATOS’ hitzaldia. Hizlaria: Varvara Guljajeva. Urriaren 17an, 19:00etan. Varvara Guljajeva
The Rhythm of City abiapuntu hartuta, Varvara Guljajevak sare sozialen datuak interpretatuz hiriak nola deskribatu daitezkeen aztertuko du. Beste hitzetan esanda: tokiko inguruneko bizitza digitalari gainbegirada, gure egunerokotasunaren zati integrala bihurtu dena.
– ‘CIENCIA CIUDADANA’ hitzaldia. Azaroaren 25ean, 19:30ean. Hizlariak: Josean Llorente, Ángel Hernandez, Jesús Domínguez eta Daniel Artamendi.
Teknologia eta ezagutzaren demokratizazioak ohiko ulermen eta jokabideak eztabaidagai jartzen dituzten metodologia, teknologia eta tresnen sortzaile gisa aurkezten digu gizakia. Modu honetara, gizabanakoa instituzio eta enpresaren egitura bertikala zaharkituta uzten duen zientifiko, dibulgatzaile eta eragile bihurtzen da. Mahai-inguru honetan aukera ezberdinak hausnartzen dituzten proiektuen harira eztabaidatuko dute Josean Llorente, Ángel Hernández, Jesús Domínguez eta Daniel Artamendik.
– ‘EL VIAJE DE LAS SMART CITIES A LOS SMART CITIZENS’ hitzaldia. Hizlaria: Jose Luis Vicente. Abenduaren 16an, 19:30ean.
Hirietan gaur informazio-teknologien indarra dela eta bi diskurtso bizi dira batera. Bata, Smart City hitzen inguruan dabilena, baliabideen optimizazio eta eraginkortasunaren alde lan egiten duten teknologiak erabiltzen dituena, hiri maitagarri baten ideiaren atzetik. Bestea, batzuk Smart Citizens bezala bataiatu dutena, hiritarrei paper nagusi eta aktibo bat eskaintzen dieten teknologiak erabiltzen dituena, hiritar hauen erabakitzeko boterea garatu nahi duena. Hitzaldi honetan, José Luis de Vicentek bi eredu hauek aztertuko ditu.
ZIKLOAREN BESTE JARDUERAK
URRIA 21. 19:30 – HITZALDIA
Urbanizar y democratizar las nubes digitales. Javier Echeverría.
Sokrates eta Adimanto pentsalariek kontzeptuen hiria eraiki zuten, eraikin, kale eta monumentuen aipamenik egin gabe. Modu honetan, errepublika (polis) eta demokrazia kontzeptuak sortu ziren. Internetek eta gaur egungo sare sozialek hiria, hasierako fundamentu filosofikoetatik abiatuta, berriz pentsatzeko erronka planteatzen digute.
Sare digitalek, Internet barne, ezin dira besterik gabe espazio demokratikoak kontsideratu, nahiz eta jende askorentzat eskuragarri egon. Agian demokrazia kontzeptua hausnartu beharra dugu eta airean hiri bat sortu: Telepolis.
AZAROA 11. 19:30 – HITZALDIA
La ciudad y las libertades. Daniel Innerarity
Espazio publikoaren ideia hiriaren errealitatearekin, hiritar baloreekin eta zibilizazioaren horizontearekin hertsiki lotua dago. Hiriak, bere formagatik eta bultzatu zuten bizimoduagatik, modernizazio sozialaren katalizatzaileak izan ziren. Orain, eta aspalditik, hiritartasuna bultzatzeko duten gaitasuna zalantzan jartzen duten prozesu ezberdinen menpe azaltzen dira, ordea.
AZAROA 13. 19:30. HITZALDIA
El latido de la ciudad. Miren Gutiérrez. Gure hirietan objektu, eraikuntza, zerbitzuen banaketa sistemak eta hiri-altzari ugari datu biltzaile eta hartzaileak dira eta sareetara konektatuta daude. Poltsikoetara begiratzea besterik ez dugu, gu geu baikara gailu hartzaile eta biltzaile hauen eramaile.
Hiria muturreko konektibitate eremua da. Batzuk pribatutasunari erasoa kontsideratzen dute, eta ondorioz aktibista bihurtu dira; beste batzuk, ordea, fenomeno hau aukera moduan ikusten dute.
AZAROA 20. 19:30 – POESIA IRAKURKETA
Dudosa geografía urbana. Luis García Montero, Karmelo C. Iribarren, Itziar Mínguez- Hiriaren ahotsak dira hiru poeta hauenak: bere poesiaren muina hiriaren errealitateak betetzen du. Gizaki garaikidearen esperientzia urbanoa ekartzen digute hiru ahots hauek, hiriaren objektu bukaezinari hurbilketa gisa.
[/box]