Inoizko parte hartze daturik onenak lortu ditu kirol jardueretako UDA kanpainak
Aurtengo kanpainan 14.594 pertsonak hartu dute parte; iaz baino %7a gehiago. Parte hartzaile horietatik gehienak ikastetxeetako haurrak izan dira: 11.525 pertsona. Eta 16 urtetik gorako gazte eta helduak, berriz, 3.069 izan dira.
Jarduera bakoitzeko partaidetzari dagokionez, kirolanitza deituriko jarduerak izan du onarpen handiena ikasleen artean (2.624 ). Bigarren jarduera igeriketa (1.834) eta hirugarrena surf/body board (1.665 ) izan da. Tenisak (1.390) eta piraguismoak (1.064) ere onarpen ona izan dute aurten.
Gazte eta helduen mailan udal kiroldegietan antolatutako jarduerak azpimarratu dituzte: ziklo-indoor (879 parte hartzaile) eta pilates (449 parte hartzaile). Kanpoko jardueretan, piraguismoa (212 parte hartzaile) eta surfa (288 parte hartzaile) nabarmendu dituzte.
UDA 2014 kanpaina honetan 41 kirol elkartek hartu dute parte, Fortuna kirol elkartea (3.260 ikasle), R.C. Tenis Elkartea (2.208 ikasle) eta Bera Bera kirol elkartea (1.215 ikasle) dira parte hartzaile gehien batu dituzten klubak.
Parte hartu duten 16 urtetik beherako neska-mutilen %62ak euskaraz eskainitako ikastaroak aukeratu ditu.


