Ty Segall Donostiara itzuliko da hilaren 27an
http://www.youtube.com/watch?v=wTvBkGJY6-M
Musikari gazte kaliforniarra Intxaurrondo kultur etxean izango da zuzenean hurrengo astelehenean, 19:30ean. Duela bi urte Gazteszenan harrituta utzi zituen zale donostiarrak. Garage musika zaratatsuenaren eta azkarrenaren jeinutzat dute Segall. Luxuzko taldekideekin jardungo du, Mikal Cronin baxuaz, Charlie Moothart gitarraz eta Emily Rose Epstein bateriaz. Gainera, luxuzko talde batek emango dio hasiera saioari: JC Satan-ek, hain zuzen. Estatu Batuetan dagoeneko ospetsua da talde hori, baina bereziki jaioterrian, Frantzian. Gaztemaniak! programak antolatutako emanaldia da.

