Behobia zonbian izena emateko epea zabalik da
http://vimeo.com/108093786
Beldurrezko Asteak Behobia Z lasterketa egingo du larunbatean. Garrantzitsuena, inoiz baino gehiago, parte hartzea eta zonbien moduan ibiltzea izango da, lehena iristen denarentzako ez baitago saririk! Zonbiak izaki motelak baitira, eta ahal duten moduan egingo dute korrika, Bretxatik Bulebarreko kioskora.
Zer sarituko du epaimahaiak? Thriller Sariarekin, zonbi ibilerarik onena. Barney StinZon-bi sariarekin, zonbi jantzirik onena. Eta King of The NorZ sariarekin, ikusleekin interakzio gehien duen zonbiari saria. Izena eman daiteke aldez aurretik, eta baita lasterketaren egunean bertan. Izena ematen duten lehen 100 parte hartzaileek Behobia zonbiaren elastiko ofiziala lortuko dute.
[box]
BEHOBIA Z
Eguna: urriak 25, larunbata.
Makillaje gunearen hasiera ordua: 16:30.
Behobia Zren hasiera ordua: 19:30.
Lekua: Bulebarreko kioskoa.
[/box]

