Martutenen zubia eraiki eta ibaia zabaltzeko beharrezkoak diren lurrak desjabetzeko prozedura onartu dute
Martuteneko zubiaren ordezkapena eta ibaiaren zabalkuntza errealitate bilakatzeko egingo diren obrek eragindako eraikin guztien jabetza eskuratu ondoren, lurren desjabetze prosesuak ahalbidetuko duena da gelditzen diren lurrak URAren eskuetan jartzea, Udalak berak obrak hasi aurretik egingo dituen eraispenen ondoren.
Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak azaldu du prozesua oso une garrantzitsuan dagoela, izan ere, “eraispenekin eta ondoren egingo den zubiaren ordezkapena eta ibaiaren zabalkundearekin Martutene berria irudikatzen hasiko da eta ibaia mehatxu gisa ikustetik, aukera gisa ikusten hasiko da”.
Lurrak eskuratzeko, 1.068.812 euroko gastua egitea baimendu du Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak.
Bidezkotzat eman du presazkotzat jotzea desjabetze espedienteak eragindako ondasunen okupazioa, interes orokorraren izenean, 1.068.812 euroko gastua baimenduz. Udalak erabaki zuen jendaurrean ikusgai jartzea Urumea ibaian Martutene auzoaren parean aurreikusitako obra hidraulikoek ekarriko duten ondasun eta eskubideen desjabetze proiektua, eta banaka jakinaraztea obrek ondasun eta eskubideen titularrei, bakoitzari bere jabetzako finka edo partzelari dagokion fitxa espezifikoa bidalita.
Zegokion alegazio epea amaitu eta gero, Gobernu batzordeak Martutenen Urumea ibaian aurreikusten diren obrek eragindako titular, ondare eta eskubideen zerrenda onartu du eta hau argitaratzea baimendu.