Abesbatzen Astea ostegunean abiatuko da
Abesbatzen Astea antolatu du aurten ere Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin. Emanaldiak urriaren 30etik azaroaren 3ra izango dira, hau da, ostegunetik astelehenera. Zehazki, Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketa jokatuko dute hamalau abesbatzek (urriak 30-azaroak 2), eta horietako bost taldek Donostian emanaldi bana eskainiko dute. Taldeen aniztasuna eta aberastasuna nabarmendu dituzte antolatzaileek, hala, kontzertuetan, musika erlijiosoa zein profanoa entzuteko aukera egongo dela aipatu dute. Bost abesbatzak emakumeen zein gizonen ahotsekin osatuak daude, eta Amerika, Asia etan Europakoak dira. Saio guztietarako sarrera doakoa izango da.
ABESBATZEN ASTEA 2014. EGITARAUA:- Urriak 30, 19:30. Choros Amici (Erresuma Batua), Altzako San Martzial parrokian.
- Urriak 31, 20:00. Portland State University Chamber Choir (AEB). Loiolako Jesusen Bihotza elizan.
- Azaroak 1, 20:30. Syc Chamber Choir (Singapur). Groseko Mariaren Bihotza elizan.
- Azaroak 2, 19:00. Luar (Letonia). Ibaetako Espiritu Santuaren parrokian.
- Azaroak 3, 20:00. Maska Youth Choir (Letonia). Amarako Santuaren parrokian.


