(Erakusketa) Eguneroko objektuak zinema bihurtzen direnean
Toys in The Attic filma egiteko erabili zuen materialaren bilduma eder bat ikus daiteke.
Bartaren pertsonaiak maleta baten barruan bizi dira, eta erakusketan bertan ikus daiteke nola sortu duen mundu txiki hori. Eta pertsonaia horiek ezagutzen dituzten beste paisaiak ere birsortu ditu. Metalezko bainuontzi baten gainean eraiki du itsasontzi fantastiko bat, eta maleta txikiekin egin ditu tren bateko bagoiak. Txekiarrak sortutako objektuez gain, zirriborro gisa egindako marrazkiak ere ikus daitezke erakusketan.
[Gallery=203]
[box]Erakusketa: Abenturak ganbaran Jiri Bartarekin.
– Non: Udal Liburutegiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan.
– Noiz: Azaroaren 9a arte. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
– Proiekzioa: Toys in the Attic (Okendo kultur etxean, azaroaren 6an, 19:00etan).[/box]
Fantasiazko mundu batera bidaia proposatzen du Jiri Barta zinemagile txekiarrak. Eskuz egindako objektuak animaziozko zinema bihurtzen ditu, eta Beldurrezko Astean aurkeztu duten erakusketa batean ikus daiteke aurrez aurre Bartaren fantasiazko unibertsoa. Itsasontziak, trenak, panpinak, munstroak… Udal Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan