Trainerua uretaratu du Arraun Lagunakek
Emakume kuadrillak lehen entrenamendu saioa egin duela jakinarazi du klubak, Facebook bidez.
bota zuen deia Facebook bidez, datorren denboraldiari begira emakumeen trainerua osatu nahi zuela jakinaraziz. Orain, badirudi taldea osatzea lortu duela klubak, gaur, uretako lehen entrenamendu saioaren argazki bat zabaldu baitu, Facebook bidez oraingoan ere. Irudian ikus daitekeen moduan, Kontxako badian barrena aritu dira arraunean.
Ur-Kirolakek saiakera bat egin zuen bere garaian, eta 2009ko Kontxako Banderaren sailkatze estropadan uretaratu zuen trainerua. Talde hark ez zuen sailkatzea lortu, eta ordutik ez da emakumeen beste trainerurik egon hirian.
Donostia Arraun Lagunakek duela hilabete