
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak erretirodunak gonbidatzen ditu hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenean egingo dituzten bizikleta ibilaldi batzuetan parte hartzera. Azaroaren 3an irteera berezi bat egingo dute Ipar Euskal Herrian. Bidasoko bokalean, Hendaiako zubien aldean egin duten ibai bazterreko pasabideari esker, Behobia eta Hendaiako hondartzen arteko bidean paseatuko dira. Hendaiara joateko, Euskotren zerbitzua erabiliko dute. Amarako geltokian geratuko dira 10:05ean (10:15eko trena hartzeko) eta itzulera Amarako geltoki horretara bertara egitea aurreikusita dago, 13:10 edo 13:40ean.