San Martin Eguna ospatuko dute Amaran
Dirua bildu nahi dute kaldereroen konpartsarentzat.
Datorren azaroaren 8an San Martin eguna ospatuko dute Easo plazan. Odolkia,mondejua, sagardoa eta txorizoa salduko dute 12:00etatik aurrera. Haur jolasak eta bote txapelketa ere prestatuko dute. Zozketa bat egingo dute, eta txartelak jada salgai daude euro batean. Kaskazuri jatetxean lau bazkari edo afari zozkatuko dituzte. Bildutako dirua auzoko kaldereroen konpartsarako izango da. Ondoren babarrun jana egingo dute Donosti Berri elkartean. Bazkarirako txartelak Esnaola tabernan eros daitezke 12 eurotan.