
Azaroko egitarauaren kartela.
Trueba aretora egokitzen hasi dira jada
Kresala Zineklubaren zaleak. Urrian hasi ziren Groseko zinema aretoan biltzen, eta hala jarraituko dute. Azaroko programa indartsu hasiko da hurrengo astelehenean, azaroaren 3an.
20 kilometros. Mil Historias filmaren aurrestreinaldia egingo dute (19:30). Behobia-Donostia lasterketari buruzko lana da.
Hilaren 10ean, aldiz, Kanbodiako behargin talde baten jardunari buruzko
La Tierra de las Almas Errantes (Rithy Panh, 1999) eskainiko dute. Tailandiatik Vietnamera doan kablea jartzeko, lurra zulatuko dute beharginok, eta gerra garaiko milioika hilotz topatuko dituzte.
Eta 17an, bestetik,
Mlyn I Krzyz (
El Molino y la Cruz, Lech Majewski, 2011) film poloniarra proiektatuko dute, Pieter Brueghel margolariaren
Christ Carrying the Cross margolanean oinarritutako lanak.
Azken astelehenean, aldiz, iazko
Berlingo Zinemaldian Sail Ofizialean aurkeztu zuten Bruno Dumont frantsesaren
Camille Claudel 1915 izango da ikusgai. Juliette Binoche aktorea Claudel eskulturgilearen azalean sartu zen, eta filma eroetxe batean errodatu zuten, arazo mentalak zituzten pertsonaz inguratuta.