Fuenterrabiari, agur
aurreko agerraldi batean azaldu zuen bezala. Hori aldatuko da orain, gaurko erabakia eta gero.
Azkenean, uste baino errazago lortu dute akordioa udal taldeek. Hain zuzen ere, hiruzpalau bilera nahikoak izan dituzte 295 plaza eta kaleri euskarazko izen ofiziala jartzeko. Hiriko kale horien euskarazko izenak eta gaztelerazko egokitzapenak gaurko udalbatzarrean onartu dituzte, eta zenbait puntutan desadostasuna egon arren (emendakin gutxi batzuk aurkeztu dituzte), ia osotasunean akordioa lortu dute.
Erabakiaren ondorioz, besteak beste, Fuenterrabia izena desagertuko da kale izendegitik, Hondarribia izango baita aurrerantzean, gazteleraz zein euskaraz. Hondarribiako udalak berak bi hizkuntzatan erabiltzen du Hondarribia; hortaz, PPren emendakinak ez du aurrera egin, Bildu eta EAJren hitzetan, “Fuenterrabia dagoeneko ez delako existitzen”.
Kaleko kartel eta ikurretan euskarazko nahiz gaztelaniazko izenak ikusi arren, kasu gehienetan euskarazko izena ez zegoen orain arte ofizialki erregistratua, udal gobernuak