Alkateak biktima guztiei egingo dieten omenaldira gonbidatu ditu udal taldeak
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Udalbatzako talde guztiak gonbidatu ditu azaroaren 10ean, Oroimenaren Egunean, biktima guztiei egingo zaien omenaldian parte hartzera. Aurreko urteetan bezala, elkarretaratze isila egingo dute Alderdi Ederreko monolitoan. Bertan txistulari bandak parte hartuko du eta lore eskaintza egingo dute.
Izagirrek talde guztiak gonbidatu ditu ekitaldira, “indarkeriaren biktima guztien oroimenari buruzko ikuspegi eta jarrera bateratua azpimarratzeko”.