Argazki masiboa, bisita irekia eta prentsaurrekoa antolatuko dituzte
Cementos Rezola lantegiko eraikin zaharra eraistea aurreikusita dute. Hala ere, etxeak okupatu dituzten gazteek jarduera sorta antolatu dute egunotarako, Añorgan bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Honako jarduera hauek egin nahi dituzte: Astelehenean, 20:30ean, argazki masiboa egingo dute eraikinean bertan; asteartean, 19:00etan, eskuorriak banatuko dituzte; asteazkenean, 19:00etan, bisita irekia egingo dute etxe handian; ostegunean, 19:00etan, luntxa egingo dute etxe handian ere; eta ostiralean, 19:00etan, herri prentsaurrekoa eta batzarra egingo dituzte.

