Realeko zuzendaritzak entrenatzaile kargutik kendu du Jagoba Arrasate
Realak Malagaren aurka galdu zuen atzo Anoetan, berriro ere itxura kaskarra erakutsi eta gero. Jagoba Arrasate entrenatzailearen postua kolokan zegoen, eta porrotarekin espero zitekeen zuzendaritzak kargutik kentzea. Eta hala gertatu da. Realak gaur eman du jakitera Jagoba Arrasatek ez duela aulkian jarraituko. Taldeak entrenamendua egingo du astelehenean Zubietan, eta entrenatzaile bizkaitarrak ez ditu jokalari txuri-urdinak zuzenduko. Hurrengo orduetan jakingo da zein izango den bere postua hartuko duen entrenatzailea. Aukera guztiak irekiak daude.
Arrasatek orotara 67 partida ofizial zuzendu ditu Realean. 25 norgehiagoka irabazi ditu, 18 berdindu eta 24 galdu.


