(Bideoa) Eraikin barruko lehen irudiak erakutsi dituzte Cementos Rezolako etxe zaharrak okupatu dituztenek
Ostegunetik daude bertan, Añorgan bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, Cementos Rezola lantegiko eraikin zaharra okupatu dute zenbait gazteek, eta eraikin barruko irudiak erakutsi dituzte lehen aldiz, bideo baten bitartez. Irudi horiekin batera, eraikina okupatzeko deia luzatu diete gainontzeko auzotar eta herritarrei.

