Barruan dauden gazteak, obretako langileekin hitz egiten. (Argazkia: Lide Ferreira)
Bi pertsona zeuden Cementos Rezola lantegiko eraikin zaharraren barruan, baina goizean beste bi gazte gehiago sartu dira, aldarriari babesa emateko. Auzotar batzuk ere hurbildu dira lekura elkartasuna adierazteko, eta goizeko mugimenduak bertatik bertara jarraitzeko. Ertzaintzak eraikinetik ateratzeko eskatu die gazteei, eta, euren kabuz atera ezean, eurak irten arazteko agindua dutela esan die. Epaileak eraikina eraisteko agindua emana duela jakinarazi die, hain justu.
10:45ak aldera, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ingurutik joatea erabaki dute, ia bertan ordubete egon eta gero. Langileak bakarrik geratu dira, obra zaintzen.