Profesional mailara jauzia emango du Unai Intziartek
Groseko txirrindulariak Murias talde sortu berriarekin egingo du hurrengo denboraldia .
Unai Intziartek (Gros, 1991). Izan ere, txirrindularitza profesionala ezagutuko du datorren denboraldian, Murias taldearen eskutik. Donosti Berri Txirrindulari Taldean eman zituen lehen pedalkadak Intziartek, hamaika urterekin, eta bere jatorriko kluba izan da albistea baieztatu duena, hain zuzen ere. Amateur mailan Gipuzkoarekin sekulako denboraldia osatzetik dator Intziarte, Eliteko Espainiako Kopa eta Euskadiko Txapelketa irabazi baititu.
Murias talde sortu berriaren zuzendari nagusia Javier Etxarri da, eta Jon Odriozola, berriz, kirol zuzendaria. Euskal txirridularitza profesionalaren erreferentea izan nahi du Muriasek, oinarri bat jarriz, eta geroz eta maila handiagora iristeko gogoz. Murias eraikuntza enpresaren babesari esker lortu dute taldea osatzea, eta hamabi txirrindulari izango ditu. Hala, hirugarren mailan arituko da taldea, Kontinental izenekoan. Taldearen egoitza Igorren egongo da, Bizkaian, Arrateko Txirrindulari Elkartearekin bat eginez.
Urteetako lanaren ostean, bere ametsa egia bihurtzea lortu du