Beste 135 lursail zozkatuko dituzte Lau Haizetako baratze parkean
udaleko webgunearen bidez egin dezake eskaera.
Izen emate epea azaroaren 11tik abenduaren 28ra bitartekoa da. Aurreko deialdian itxaron zerrendan geratu ziren herritarrak onartuko dituzte, beraz, hauek ez dute eskaera berririk egin beharrik izango.
Tokiko Gobernu Batzordeak joan den ostiralean onartu zituen Lau Haizetako baratze publikoen bigarren deialdiko oinarriak. Gaur egun 88 baratze daude erabilgarri, eta orain beste 135 eskainiko dituzte. Hirugarren deialdi baterako 127 baratze utziko dituzte; 350 baratze guztira.
Axier Jaka Ingurumen zinegotziaren arabera, lursail berrien zozketa otsailean egingo dute, eta datorren udaberrirako erabilgarri egotea espero dute.
Honela banatuko dituzte baratzeak: 127 baratze herritarrentzat, adinaren araberako honako taldeen artean; 30 baratze 18-30 urtekoentzat; 43 baratze 31-60 urtekoentzat; eta 54 baratze 61 urtetik aurrerakoentzat. Era berean, hiru baratze utziko dituzte urritasunak dituzten herritarrentzat, eta 2 baratze erreserbatuko dituzte Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeentzat. Beste hiru ongizatearen alorrean lan egiten duten elkarteentzat gordeko dituzte. Lursail bakoitzak 49 metro koadro izango ditu.
Baratze bat eskatzeko interesa duenak Udalinfoko bulegoetan, Ingurumen sailaren bulegoan (Mandasko Dukea kaleko 66. zenbakian) edo