
Donostiako urak kalifikazio oso ona lortu du.
Espainiako iturriko urari buruzko ranking bat egin du kontsumitzaileen elkarteak, eta Donostiari bigarren postua eman dio.
Añarbeko Urak-ek OCU Kontsumitzaileen Elkarteak egindako azterketaren datuak eman ditu. Hain zuzen, Añarbeko Urak-ek bildu, araztu eta banatzen du Donostiako ura. Uraren mineralizazio eta gogortasun maila, kalitate higienikoa eta kutsatzaileen maila kontuan hartuta, Donostiako urak kalifikazio oso ona lortu du. Mineralizazioa eta metalen presentziari dagokionez, kalifikazioa ona izan da.
Donostiako ura ona izateaz gain, merkea dela dio OCUren txostenak. Lau pertsonez osatutako familia donostiar baten bataz besteko ur gastua (hornidura, saneamendua eta arazketa barne) 202 eurokoa da txosten horren arabera (biztanle eta eguneko bataz besteko 120 litroko kontsumo batentzat). OCUren rankingean zazpigarren hiriburu merkeena da Donostia, Lugo , Avila, Soria, Orense, Guadalajara eta Palenciaren atzetik. Bilbo 22. postuan ageri da, eta Gasteiz 40. postuan.