Bakailao arrantzari buruzko erakusketa berri bat aurkeztuko dute hilaren bukaeran.
Olio pintura, akuarela, grabatu eta litografien hautaketa baten bitartez Gipuzkoako itsasaldean zeharreko ibilbide bat (Bidasoako estuariotik Mutrikuraino) egin daiteke erakusketa honetan. Erakusketa hau azaroaren 9a arte ikusi ahal izango da. Azken egun hauetan sarrera doakoa izango da Ontzi Museoan.
Igandetik aurrera Ontzi Museoak ateak itxiko ditu hiru astez, orain bukatuko den erakusketa kendu eta
Bakailaoaren arrantza oparoa erakusketa berria jartzeko. Erakusketa honen inaugurazioa azaroaren bukaeran izango da.
[box]
‘Gipuzkoako itsasaldea artean’ erakusketa ikusteko bisita orduak:
Asteartetik larunbatera: 10:00–14:00 / 16:00-19:00. Igandea: 11:00–14:00
Bisita gidatuak doan:
Azaroak 7, ostirala: 17:30ean (elebiduna)
Azaroak 8, larunbata: 12:30ean euskaraz eta 17:30ean gaztelaniaz.
Azaroak 9, igandea: 11:30ean euskaraz eta 12:45ean gaztelaniaz.
[/box]