Bera Berako jokalariak, talde teknikoa eta erakundeetako ordezkariak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Kirol Kontseilu Goreneko presidente Miguel Cardenalek eskutiz bat bidali dio Fernando Diez Mintegi Bera Berako presidenteari. Eskuritzaren arabera, Bera Bera Eskubaloiak jasoko du Kirol Merizimenduaren Brontzezko Plaka. Idatziak, ordea, ez du zehazten taldeak noiz jasoko duen garaikurra.
Kirol Kontseilu Gorenak klubean eman diren merituak, baldintzak eta kirolari egindako ekarpenak azpimarratu ditu saria nori eman erabakitzeko. Bera Bera Eskubaloiak, bere aldetik, aitortza eskertzenu du; bere baloreetan sakontzen jarraitzeko hauspoa izango delakoan.