Larunbateko mosaikoan parte hartzeko txartelak saltzen ari dira
http://youtu.be/L2_E3EEK46s
Azaroaren 8an Gure Esku Dago dinamikak Groseko Zurriola hondartza bete nahi du. Kataluniako eta Euskal Herriko erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko bat osatu nahi du, eta bertan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Mosaikoan parte hartu eta izena emateko txartelak saltzen ari dira antolatzaileak. Grosen, azaroaren 6an, 19:00etatik 20:00etara mahai bat jarriko dute Nafarroa Behera plazan. Webgunearen bitartez ere izena eman daiteke.


