'Loreak' filmari buruzko solasaldia
Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariak Fnacen izango dira asteazkenean (azaroak 5). Joan den Zinemaldian estreinatutako ‘Loreak’ filmari buruz hitz egingo dute 19:00etan. Zinema areto komertzialetan estreinatu berri dute donostiarren film luzea eta lan hau aztertuko dute jendaurrean, filmaren irudi batzuk tartekatuta.