Anne Amorebieta ekintzaileak Silicon Valleyra bidaiatuko du Yuzz programari esker
Anne Amorebieta Berra ekintzaile donostiarraren hitzordu azkarren Meet Trace online plataforma izan da Sustapena-Yuzz programaren ideiarik onena, eta leku bat lortu du Espainiako Yuzz edizioaren beste 23 parte hartzaile onenekin batera Silicom Valleyra bidaiatzeko. Munduko berrikuntzaren gune da Silicon Valley, eta abenduaren 7tik 12ra egongo da bertan.
Hiriko 20 gazte ekintzailek sei hilabete jardun dute beren ideiak garatzeko programan lanean, eta epaimahai batek Anne Amorebieta Berraren proiektua hautatu du.
Yuzz egitasmoa oinarri teknologikoko berrikuntza programaren barruan dago, Donostiako Pizgarri Ekonomikoko Planaren lan ildoetako bat da, Sustapenak diseinatutakoa, ekintzailetza teknologikoa sustatzeko eta berrikuntza indartzeko helburuarekin, enpresen lehiakortasuna hobetzeko giltzarri moduan.
Silicon Valleyra egindako bisitan, Spain Tech Center (STC) zentroa bisitatu ahal izango du. Zetroaren xedea Espainian oinarri teknologikoa duten enpresa txiki eta ertainak munduko ingurunerik dinamikoenetan eta lehiakorrenean ezartzen laguntzea da, eta enpresa teknologikoen eta berritzaileen naziorteko bihurtzeko prozesua azkartzea.
Itzultzen direnean, ekintzaileek beren ideiak aurkeztu beharko dizkiote Banco Santander, CISE eta YUZZ Programaren erakunde kolaboratzaileetako ordezkariek eratutako epaimahaiari. Hiru proiekturik onenek 30.000, 20.000 eta 10.000 euroko sariak jasoko dituzte, beren proiektuak garatzeko.
Meet Trace proiektua
Meet Trace sistemak pertsonak harremanetan jartzen ditu, online bidezko hitzordu azkarren bitartez, gehiengoaren zaletasunak, bila dabiltzan harreman motak, kokapena eta antzekoak oinarrian hartuta.