Summa Aldapetak ekingo dio Gosari Bihotz-Osasungarrien kanpainari
Eguneko lehen otordua osoa eta osasungarria egiteak duen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte haurrak, jardueraren bidez.
Bihotz Bizi Elkarteak aurten ere jarduera antolatu dute, gosari oso eta osasungarri bat egitearen garrantziaz konturatu daitezen haurrak. Aurtengoan, guztira, 146 ikastetxetako 5.824 ikaslek parte hartuko dute; tartean, Gipuzkoako 61 ikastetxetako 2.126 ikaslek.
Joan diren urteetan bezala, antolatzaileek Okindegien Euskal Federazioaren, Gipuzkoako Poliklinikaren, Ausolanen, Eroskiren, Euskal Herriko Farmazialarien Batzordearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza eta elkarlana izango ditu, ekimena bultzatu ahal izateko.
Aurreko urteetan bildu dituzten datuen arabera, gosarietako ohiturak hobetzen ari dira, baina, hala ere, badago zer hobetua; fruitu kontsumea haztea, esaterako. Haurren %40ak ez du fruiturik jaten gosarian, eta hori haur baten dietan joera garrantzitsua eta ezinbestekoa da.
Gosari osasungarri bat
Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da adituen arabera. HAla, errendimendu fisiko zein psikologikoan ondorioak dituela gogorarazi dute, eta elikadura orekatu bat mantentzen laguntzen duela, pisua kontrolatzen errazten duelako. Gosari on bat, ezinbestez, hurrengoez osatu beharko litzateke adituen arabera: zerealak (ogia, txigortutako ogia, malutak… eta hobe integralak badira; fruitua (hobe anoa osorik jaten bada, zukua egitean zuntz-kopuru handia galtzen duelako); esnekiak (esnea, erdigaingabetua ahal bada; gazta, freskoa bada hobe, jogurta…); eta oliba-olioa (tanta batzuk, kolesterol ona handitzeko eta bihotz-hodietako gaixotasunak saihesteko).
Gosari Bihotz-osasungarrien XV. kanpainari ekingo diote hainbat ikastetxek bihar, azaroaren 6an, 9:00etan. Gipuzkoan, Summa Aldapeta izan da inauguraziorako hautatu duten eskoletako bat, beraz, goizeko lehen orduan bertako ikasle talde batek gosari guztiz oso bat dastatzeko aukera izango du. Izan ere, Bihotz-hodietako Informaziorako eta Prebentziorako Elkarteak eta