Saltoki txikietan egindako erosketek saria izango dute azaroaren 10etik aurrera
SShops Donostia elkarteko 184 saltokik hartuko dute parte; “Saltoki txikiak dira, betikoak eta gertukoak, eta erosketak bertan egiten dituzten bezeroak saritu nahi ditugu kanpaina honen bidez”, esan du Lourdes Lazaro, Donostia SShops-eko kudeatzaileak.
Hiriko saltokiak sustatzea da Nik Love Comercio Donostia kanpainaren helburua, eta Eguberri aurretik garatuko dute. Azaroaren 10etik abenduaren 10a arte kanpainarekin bat egin duten saltokietan erosten duten bezeroek txartel bat jasoko dute. Ondoren, zozketa egingo dute, eta irabazleen zerrenda abenduaren 12an argitaratuko dute. Guztira 8.000 euroko balioa duten 140 erosketa txartel, 500 euroko balioa duten beste bi txartel, eta beste 100 opari zozkatuko dituzte: Dbuseko bonuak, Donostia Kirolako bonuak, kultur etxeetako ikuskizunetarako sarrerak…
Zozkatuko dituzten erosketa txartelak abenduaren 12tik urtarrilaren 5a arte gastatu beharko dira kanpainan parte hartu duten saltokietan.
Parte hartzeko erak
Kanpainan parte hartzeko erosketa txartelaz gain, txartel bat bete behar da saltoki gustukuena zein den adieraziz, saltoki txikien berezitasunak eta abantailak azpimarratuz.
Txartela bete ondoren Diario Vasco egunkarira edo SShops Donostiako bulegoetara bidali behar da. Edo on-line, SShops Donostiak dituen sare sozialen bidez bidali daitezke. Irabazleen zerrenda ere euskarri hauetan iragarriko dute.
Guztira 8.000 euroko balio duten 140 erosketa txartel banatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Laugarren urtez jarri dute abian Nik Love Comercio Donostia kanpaina.