Barley Juice eta Commando 9mm, Le Bukowskin
Kulturalive.com webgunean. Le Bukowskiko ateak 19:30ean irekiko dituzte.
Bi punk rock taldeek zuzenean joko dute larunbatean.
Barley Juice donostiarrek ibilbide motza izan zuten. Single-ak grabatzen zituzten eta oso modu askean lan egiten zuten. Agur esatea erabaki zutenean -2004ko maiatzean eman zuten azken kontzertua-, askok pentsatu zuten momenturik onenean zegoela taldea. Haren errautsetatik sortu zuten Plan B taldea. Larunbat honetan Barley Juice-en punk rock kantak entzuteko aukera izango dute zaleek Le Bukowskin.
Beste punk rock talde bat igoko da taula gainera: Madrilgo Commando 9mm. 30 urte bete ditu Manolo UVI abeslari eta baxu jotzailearen hirukoteak. Askoren ustez, Espainiako lehen punk rock taldea izan zen.
Kontzerturako sarrerak jada salgai daude Skizo, Donosti Rock eta La Cabaña tabernetan. Aurretik eskuratu daiteke 10 eurotan, eta egunean bertan 13 eurotan. Internet bidez ere eros daitezke