Eskalada Astea antolatu du Fortuna Kirol Elkarteak
Hainbat jarduera egingo ditu klubak azaroaren 18tik 22ra.
Fortuna Kirol Elkarteak antolatu du jardueraz betetako astea, Groseko Izadi kirol dendarekin elkarlanean. Hala, katu oinak probatzeko aukera egongo da rokodromoan, bideo emanaldi bat eskainiko du Antton Zabala klubeko eskalatzaileak, hitzaldi bat emango dute Andoni Ormazabal fisioterapeutak eta Ioritz Gonzalez biologoak, eta irteera bat ere egingo dute.
Jarduera irekiak izango dira guztiak ere eta informazio gehiagorako honako posta elektronikoetara idatz daiteke: fortuna@cdfortunake.com eta zantton@hotmail.com.
ESKALADA ASTEA. EGITARAUA:
Eskalada zaleak pozik egoteko moduan daude, izan ere, Eskalada Asteaz gozatzeko aukera izango dute, azaroaren 18tik 22ra.
- Azaroak 18 (17:00-22:00). La Sportiva katu oinak probatzeko aukera, Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan, Izadi Kirolaken eskutik.
- Azaroak 19 (20:00). Antton Zabala eskalatzailearen bideo emanaldia, Groseko Izadi kirol dendan (Usandizaga, 18) .
- Azaroak 20 (19:30). Eskalada patologiak hitzaldia. Hizlariak: Andoni Ormazabal Aristegi fisioterapeuta eta Ioritz Gonzalez Lertxundi biologoa. Pio Baroja kiroldegian.
- Azaroak 22. Pasai Donibanera egun osoko irteera, bertan eskalatzeko.