Hainbat jarduera egingo dituzte Ijito Herriaren Egunaren harira
Donostiako Udalak, Kultur Aniztasunaren Bulegoaren eskutik, azaroaren 16an ospatuko du.
Astean zehar hainbat ekitaldi izango dira egun hori abiapuntu hartuta. Hiriko zenbait gaztelekutan Gazte Latchó Tailerra izeneko jarduera egingo da, iaz bezala, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Alde batetik, Miguel eta Nekane komikiaren 2. alearen bitartez, protagonistek, ijito batek eta paio batek, ezagutzera emango dute ijito herriaren historia Euskal Herrian. Dinamika parte hartzailea izango da, gazteei komikiaren irakurketan parte hartzera eta ijito herriaren inguruan hausnartzera gonbidatuko zaie. Honen ondoren “kaxa flamenkoa” jotzen ikasteko tailer bat egingo dute, 17:30etan hasiko da (azaroaren 11,12 eta 14an, Aiete, Martutene eta Intxaurrondoko gaztelekuetan).
Tailer beraren bertsio ireki bat eskainiko da, azaroaren 24an, astelehena, udaletxeko Udalbaltza Aretoan, 18:30ean.

