David Moyes, Realeko entrenatzaile berria. (Argazkia: Realsociedad.com)
Klub txuri-urdinak akordioa lortu du, eta eskoziarra entrenatzailea izango da 2016ko ekainaren 30a arte.
Jagoba Arrasateren ordezkoa izango da David Moyes (Glasgow, 1963). Pepe Mel fitxatzeko aukerak ere indarra hartu du azken orduetan, baina azkenean Realak eskoziarraren alde egin du.
Erdilari gisa 500 partida baino gehiago jokatu zituen Celtic Glasgow, Cambridge United, Bristol City, Shrewsbury Town, Dumfermline Athletic, Hamilton Academical eta Preston North End. Azken honetan hasi zen lanean entrenatzaile gisa. Sei urtean Football League Championship mailaraino igo zuen taldea, Preston Premier Leaguera igotzeko ateetan utziz. Bere lehen esperientzia arrakastatsu honek Everton historikora eraman zuen, eta garai bat markatu zuen bertan, 2002 eta 2013 urteen artean, Europako lehiaketetarako zenbait aldiz sailkatuz.
Iaz Manchester Uniteden Alex Ferguson handia ordezkatzeko erronka hartu zuen. Gainera, Realarekin topo egin zuen Txapeldunen Ligan. Postu horretan aurtengo apirilera arte egon zen.