Juan Karlos Estevez Altzako preso ohia atxilotze arriskuan dagoela salatu dute
Otsailean aske utzi zuten zigorraren hiru laurdenak beteta.
Frantzian atxilotu zuten lehen aldiz, 1995ean, eta handik lau urtera Espainiara kanporatu zuten. 33 eguneko gose greba egin zuen orduan. Gerora aske gelditu eta 2004ko ekainaren 17ko operazioan atxilotu zuten berriro. Hamasei urte kartzelan eman ondoren Juan Karlos Melli altzako preso ohia atxilotze arriskuan dagoela ohartarazi dute. Alacanteko (Herrialde Katalanak) espetxetik irten zen aurten otsailean.