Ohiko Batzar Nagusia egingo du Donostiarrak, azaroaren 26an
Donostiarra arraun elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo du, eta bazkideei bertara joateko deia egin die. Zehazki, azaroaren 26an egingo dute batzarra, Union Artesanaren Parte Zaharreko egoitzan (Euskal Herria kalea, 7). Bi deialdi egin dituzte, lehena 19:30erako eta bigarrena 20:00etarako.
Honakoa izango da gai zerrenda:
- 2013-2014 denboraldiko kontuak irakurri eta onartzea.
- 2014-2015 denboraldiko aurrekontua.
- Hauteskunde egutegia onartu, eta kasu horretan, hauteskunde batzordea aukeratu.
- Galderak eta eskaerak.


