Sozialistek osoko zuzenketa aurkeztuko diote gazte lokalen ordenantzari
gazteen aisialdirako lokalak arautzeko ordenantza bat proposatu berri du. Oraindik udalbatzaren onarpena beharko du proposamenak aurrera egiteko, baina sozialistek dagoeneko aurreratu dute osoko zuzenketa bat aurkeztuko dutela.
Marisol Garmendia zinegotzi sozialistak adierazi duenez, udal gobernuaren araudi berria zorrotzegia da eta egungo lokal gehienak ixtea eragingo du: “gazte lokalak ezin dira merkatal erabilera bat duten lokalekin edo elkarte gastronomikoekin alderatu, eta araudi berriak maila bereko eskaerak egiten dizkie”. Gazteek aisialdirako ez dutela bestelako aukerarik ere salatu du Garmendiak: “orokorrean gazteek lokalen zentzuzko erabilera egiten dute: elkartzeko, teknologia berriekin jolasteko eta aisialdia bertan garatzeko erabiltzen dituzte”.
Gazte lokalak jabe pribatuen eta erabiltzaileen arteko harremanean oinarritzen direla nabarmendu du zinegotzi sozialistak, eta udal gobernuak abian jarri nahi duen araudiak “gehiegizko kontrola eta baldintza zorrotzegiak” suposatzen dituela. Orain arteko ordenantzak erabiltzaile eta herritarren artean sor daitezkeen eragozpenak, zarata etab, nahikoa arautzen dituela dio Garmendiak. Horregatik, osoko zuzenketa aurkeztuko diote ordenantza proposamen berriari.
Udal gobernuak hiriko