XXXV. Etnografia jardunaldiak, azaroaren 11tik 14ra
San Telmo Museoan egingo dituzte, 19:30etik aurrera.
Urteroko ohiturari jarraituz, Aranzadi Zientzia Elkarteak Etnografia Jardunaldiak antolatu ditu. Aurtengoa XXXV. ekitaldia izango da, eta hitzaldiek ondorengo gaiak izango dituzte ardatz gisa: etnografia, kultura antropologia eta lexikografia eta dialektologia. Euskal Herrian gizarte antropologian eta etnografian lanean ari diren adituek eskainiko dituzte hitzaldi hauek, eta euskal kultura tradizionalaren eta garaikidearen zenbait ikuspuntu jorratuko dituzte.
Etnografia jardunaldien egitaraua zabala da, eta gaur eta ostirala bitarte egingo dituzte, 19:30ean hasita, San Telmo Museoan.

