David Moyes Donostian dago
Zubietako entrenamendu saioan izango da arratsaldean.
David Moyes, Realeko entrenatzaile berria, Donostian dago jada. Realak atzo baieztatu zuen Jagoba Arrasateren ordezkoa izango dela eskoziarra, 2016ko ekaina bitarte. Berez, atzo arratsaldean iristekoa zen Moyes, baina azkenean duela gutxi iritsi da, eta gaur arratsaldean Zubietako entrenamenduan egongo dela ziurtatu du klubak. Entrenatzailearen aurkezpen ofiziala bihar egingo dute, Anoetako prentsa aretoan, 17:00etan.