Irutxuloko Hitza babestu dute Loiolako Erriberan
Tokian tokiko euskarazko hedabideari laguntza emateko bertso afari bat egin dute asteburuan.
Auzoko Euskara taldea gogor ari da euskararen alde lanean. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak antolatzen ari da, eta euskarazko hedabideei ere bultzada eman nahi die. Joan den ostiralean IRUTXULOKO HITZAren aldeko bertso afari bat egin zuten Apitxin tabernan. Ia 40 lagun elkartu ziren bertan afaldu eta Nerea Ibarzabal eta Unai Gaztelumendiren bertsoekin gozatzeko. Bertso afarian izan zirenen artean Irutxuloko Hitzaren hainbat produktu zozkatu zituzten: kamisetak, kantinplorak, jertseak eta poltsak. Eskerrik asko IRUTXULOKO HITZAri bultzada emateagatik!

