San Tomas feriako postuen zozketa azaroaren 20an egingo dute
Donostia Kultura Festak-ek txistorra saltzeko postuak banatzeko egingo den zozketara onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ditu. Postuak banatzeko zozketa datorren azaroaren 20an egingo da, 13:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Egun horretan ordezkariren batekin bertaratzen ez direnak, zozketatik kanpo geratuko dira.


