Azaro Kulturala antolatu du Ikasbide kultur elkarteak
Amara Berriko taldeak euskara eta bertsolaritza hartu ditu oinarritzat.
Ikasbide Kultur Elkarteak puntako gonbidatuak izango ditu hilabete honetan. Izan ere, Azaro Kulturala antolatu du Amara Berriko Kultur Elkarteak, eta tartean, hitzaldiak, bertso saioak, eta kantuak izango dira, besteak beste. Hilabete kulturalari azaroaren 12an ekin zioten, Iñaki Egañaren hitzaldi batekin, eta bertso-saio didaktiko batekin, baina beste hainbat jarduera badituzte oraindik eskuartean. Euskarak eta bertsolaritzak garrantzia handia izango dute, eta Manex Mujika auzoko bertsolariak saio bat baino gehiago gidatuko ditu.
[box]AZARO KULTURALA. EGITARAUA:
- Azaroak 19 (19:30). Mahai-ingurua: Euskarazko komunikabideen finantziazioa. Hizlariak Gorka Bereziartua (Argia) eta Mikel Arrieta (Berria).
- Azaroak 20 (19:30). Bertso saio didaktikoa: Bertsolaritza Donostian. Bertsolariak: Jokin Labaien eta Manex Mujika.
- Azaroak 22 (19:30). Santa Zezilia eguna dela eta, abesbatza kantuan arituko da, auzoan barrena.
- Azaroak 26 (19:30). Film laburren emanaldia eta egileekin solasaldia: Ataun of the Dead eta Joxeans Hil Eben.
- Azaroak 28. (21:00). Berso-afaria. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Manex Mujika. Prezioa: 20 euro. Izen ematea elkartean bertan egin behar da, azaroaren 26a baino lehen.