Kultur aniztasuna sustatzeko proiektuak diruz lagunduko ditu udalak
Irabazi asmorik gabeko 19 elkarteren artean 22.500 euro banatzea erabaki du gaur goizean, Tokiko Gobernu Batzordeak. Elkarte bakoitzak 900 eta 1.500 euro artean jaso ditu, eta udalak azpimarratu duenez, kultur aniztasuna sustatzeko proiektuak diruz lagunduko ditu, lehen aldiz.
Hauek dira laguntza jasoko duten elkarteak: Afrikeuskadi, Agifugi, Asoleus, Bagera, Bakerako Lankidetza Batzarra, Banda Bat, Camelamos Adiquerar, Decebal, Elkarrekin Bizi, Esperanza Latina, Gune Irekiak Gizarte Ikerkuntza, Harresiak Apurtuz, Ikertze, Jatorkin, Mestiza, Mujeres del Mundo Unidas, Bata, Sos Arrazakeria eta Unesco Etxea.
Udalak iaz sortu zuen Kultur Anizatasunaren Bulegoa. Naiara Sampedro Kultur Aniztasuneko zinegotziak zehaztu du, sail honetatik bideratzen diren aurreneko diru-laguntzak direla honakoak, eta elkarren ezagutza bultzatzen duten eragileak babestea dela helburua. EKultur aniztasunaren aldeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko diru laguntzak eman nahi izan ditugu, ekintza hauek lagungarriak baitira jatorri ezberdineko pertsonen arteko elkarrizketa, bizikidetza eta errespetua sustatzeko”.