'Langile-klasea zineman' izeneko zikloa abiatuko du Nosferatuk
Langileen bizitza protagonista izan duten filmak eskainiko dituzte Antzoki Zaharrean, datorren asteazkenetik 2015eko ekainera.
Nosferatu zinema programazioaren baitan, Langile-klasea zineman izeneko zikloa abiatuko da asteazkenean. Zikloak 2015eko ekainera arte iraungo du, eta 22 emanalditan 22 film eskainiko dituzte; guztiak Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Zikloa irekiko duen filma F. W. Murnau zuzendariaren Azkena (Der letzte Mann, 1924) izango da. Javier Perez de Azpeitiak pianoa zuzenean joko du emanaldian. Lumiere anaien La Sortie des usines Lumière (1895) ere eskainiko dute egun berean. Zinemak bere hastapenetik langile-klasean arreta jarri zuela erakutsiko dute. Emanaldi bakoitzerako sarrerek 4,70 euroko prezioa izango dute, eta ziklo osorako txartelak, berriz, liburua barne, 59,50 euro balioko du.
Azken batean, langileen bizitza eta langile-klaseak protagonista izan dituzten film onenetako batzuk ezagutarazi nahi dituzten zikloaren bidez. Film horiek langileen egunerokotasuna erakusten dute: bizi-baldintzak hobetzeko langileen borroka etengabea, itxaropena eta porrotak, langile horien errealitatea, heriotza… Nekazariak, arrantzaleak, meatzariak, etorkinak, mota guztietako lantegietako langileak agertuko dira.
Bi liburuxka
Bi liburu argitaratuko dituzte Donostia kulturak eta Euskadiko Filmategiak, zikloarekin batera, azken urteetan egin duen moduan: De Lumiere a Kaurismäki. La clase obrera en el cine izenburupean, gaztelerazko bertsioan; eta Langile-klasea zineman euskarazko bertsioan. Carlos F. Herederok eta Joxean Fernandezek koordinatu dituzte argitalpenak. IVAC (Instituto Valenciano del Audiovisual y la Cinematografía Ricardo Muñoz Suay) – La Filmotecaren eta Nafarroako Filmotekaren laguntza izan dute liburuak argitaratzeko.
[box]Nosferatu. Langile-klasea zineman. Egitaraua
- Azaroak 19. La Sortie des usines Lumiere (Louis Lumiere, 1895) + Der letzte Mann (F. W. Murnau, 1924).
- Azaroak 26. Stachka (Sergei M. Eisenstein, 1924).
- Abenduak 3. Zemlya (Aleksandr Dovjenko, 1930).
- Abenduak 10. Toni (Jean Renoir, 1935).
- Abenduak 17. Modern Times (Charles Chaplin, 1936).
- Urtarrilak 7. The Grapes of Wrath (John Ford, 1940).
- Urtarrilak 14. Aterpe bat Tokion (Tokyo no yado – Yasujiro Ozu, 1935).
- Urtarrilak 21. La terra trema. (Luchino Visconti, 1948)
- Urtarrilak 28. Surcos (Jose Antonio Nieves Conde, 1951).
- Otsailak 4. The Salt of the Earth (Herbert J. Biberman, 1954).
- Otsailak 11. Saturday Night and Sunday Morning (Karel Reisz, 1960).
- Otsailak 25. Placido (Luis Garcia Berlanga, 1961).
- Martxoak 4. Harlan County, USA (Barbara Kopple, 1975).
- Martxoak 18. Langile-klasea paradisura doa (La classe operaia va in paradiso – Elio Petri, 1972).
- Martxoak 25. La Patagonia rebelde (Hector Olivera, 1974).
- Apirilak 29-30. Novecento (Bernardo Bertolucci, 1976).
- Maiatzak 6. Agindutako lurra (Ziemia obiecana – Andrzej Wajda, 1975).
- Maiatzak 13. Boxcar Bertha (Martin Scorsese, 1972).
- Maiatzak 20. Matewan (John Sayles, 1987).
- Maiatzak 27. Tulitikkutehtaan tyttö (Aki Kaurismaki, 1990).
- Ekainak 3. Riff-Raff (Ken Loach, 1990).