‘Beste bake prozesuetatik ikasten’ jardunaldiak egingo dituzte Miramar jauregian, hilaren 28an eta 29an.
Egun ematen ari diren bake prozesuetan duten inplikazioa, eta iraganean eman diren bake prozesuek aurrera jarrai dezaten egiten duten lana ezagutzera eman nahi dute. Kolonbia, Irlanda, Hego Afrika, El Salvador, Guatemala, Euskal Herria eta Palestinatik etorritako ordezkari batzuen lekukotasun eta esperientziak entzuteko aukera emango dute jardunaldiotan. Horrez gain, herri mugimendu, kolektibo eta erakundetako elkartasun agendak elkar trukatu, indartu eta elikatu nahi dituzte.
Jardunaldien ordutegia: Azaroak 28 (ostirala), 16:00etatik20:00etara. Azaroak 29 (larunbata), 10:00etatik-14:00etara eta 16:00etatik-19:30era.