San Martin kaletik ezingo da San Bartolomerantz sartu eta ibilgailuek Triunfo kalera sartu beharko dute, ondoren, Marinel kaletik San Bartolomera sartzeko.
Marina kalearekin elkartzen den puntuan, galtzada zoruaren konponketa lanak egingo dira bihartik aurrera. Autoak Marina kaletik San Bartolome kalerantz sartu ahal izateko, lanak bi zatitan egingo dituzte.
Galtzadaren zoladura konpondu eta etxeetako bizilagunek pairatzen dituzten bibrazioak gutxitzea da helburua. Zoladura hautsita egonik, autobusak igarotzean, bibrazioak etxebizitzetara iristen dira eta oso desorosoak dira bizilagunentzat. Lanek azaroaren 28 arte iraungo dute, eguraldiak laguntzen badu.