Jose Antonio Martinez eta Ane Hernandez izan dira Bentaberriko azkarrenak
Donostiako XVI. Estropada Herrikoia antolatu du aurten ere Vermont enpresak, eta 325 aritu dira ergometroan arraunean.
Bentaberri kiroldegia arraunzalez bete zen joan den larunbatean. Izan ere, Vermont enpresak Donostiako XVI. Estropada Herrikoia antolatu zuen bertan. Hala, 325 lagun ergometroetan arraunean aritu ziten, horietako 216 gizonezkoak eta 109 emakumezkoak; haurretatik hasi eta helduetaraino. Gizonezko helduetan Jose Antonio Martinezek egin zuen markarik onena, ibilbideko 2.000 metroak 6 minutu eta 25 segundotan egin zituelarik. Urrea lortu zuen bere kategorian, 30-39 urte arteko pisu arinean. Emakumezko helduetan, aldiz, Ane Hernandezek egin zuen denborarik onena. Harnandezek 19-29 urte arteko mailan parte hartu zuen, eta 7 minutu eta 41 segundoko denbora egin zuen. Kaikuko ordezkari moduan parte hartu zuen lehian, baina traineru denboraldia San Juanekin egin zuen joan den denboraldian, eta Kontxako Bandera eskuratu zuen talde arroxarekin.
Antolakuntzak 20 ergometro jarri zituen partaideen eskuetara, lau ilaratan banaturik, eta guztira, 20 txandatan jokatu zituzten lehiak, arratsalde osoan barrena. Partaideez gain gainera, kiroldegiko harmailak arraunzalez lepo bete ziren.
[box]TXAPELDUNAK
Emakumeak:
- 0-12 urte: Maialen Mielgo (Kaiku). 250 metro, 54’4 segundotan.
- 13-14 urte: Uxue Urra (Navarra kirol elkartea). 500 metro, 1:44.
- 15-16 urte: Isabel Carriles (Pedreña arraun elkartea). 1.000 metro, 3:46.
- HELDUAK (2.000 metro):
- 0-12 urte: Iker Castillo (Castro). 250 metro 47’1 segundotan.
- 13-14 urte: Pablo Quintana (Pedreña). 500 metro, 1:34.
- 15-16 urte: Iñigo Terreros (Raspas). 1.000 metro, 3:12.
- HELDUAK (2.000 metro):