Lasala eraikinaren erosketa herritarren interesen aurka doa PSEko zinegotzi Ernesto Gascoren esanetan. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Eraikinaren azken solairua 1.868.500 eurotan erosi dio udalak Espainiako Estatuari, PSEren arabera.
Parte Zaharreko Lasala eraikinaren erosketa “negozio ezin txarragoa” izan dela salatu du PSEko zinegotzi Ernesto Gascok. Bere esanetan, eraikinaren azken solairua 1.868.500 eurotan erosio dio udalak Espainiako Estatuari, metro karratuko 3.700 euro ordainduz: “Ez dugu ulertzen zergatik duen udalak eraikin hori erosteko horrenbesteko presa. Estatuarekin inolako baldintzarik negoziatu gabe erosi du, merkatuko prezioan”.
Donostiarren diruaren “negozio propioak” egiten ibiltzea leporatu dio Gascok udalari. “Eraikin horren lehen lau solairuak publikoak dira, baina azken solairuak zenbat kostatu duen ikusita, soilik negozio pribatu bati saltzeko helburua izan dezake udalak”. Horrela, udala “espekulazioetan” dabilela salatu du PSEko zinegotziak.