Libre lasterketa antolatu dute abenduaren 19rako
Epaiketa politikoen gastuei aurre egiteko dirua biltzea izango da helburua aurten ere.
Herrikrossa.com webgunean, Groseko Marruman, Parte Zaharreko Herrian eta Antiguako Plateron; egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, 16:30etik 19:30era, 18 euroren truke.
Libre Lasterketa antolatu dute bigarren urtez jarraian, iazko esperientzia ongi atera zela eta. Hiriaren erdialdeko kaleetan barrena 6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek, abenduaren 19an, 20:30ean. Lasterketaren helburua epaiketa politikoen gastuei aurre egiteko ahalik eta diru gehien biltzea izango da, iaz bezalaxe.
Bulebarrean hasi eta bukatuko da lasterketa, eta 16 urtetik gorako edonork parte har dezake. Aldez aurretik izena eman daiteke jada, 15 euroren truke,