Donostiako Atletikoren Kontxako egoitza.(Argazkia: Donostiako Atletiko)
Behar bezala ateak ireki ditu berriro ere Donostiako Atletikoren Kontxako egoitzak. Izan ere, otsaileko denboraleak sortutako kalte materialen ostean, bederatzi hilabetez obretan aritu dira lokalean. Joan den larunbatean egin zuten inaugurazio jaia, beharrezko konponketa guztiak egin ostean, eta pozik agertu ziren klubeko arduradunak. Guztira, ia 3.000 bazkide ditu Donostiako Atletikok.
1958 ingurutik du Atletikok Kontxako egoitza, kluba sortu zenetik. Lehenengo solairuan, gimnasio zabala du klubak, baita harrera, aldagelak eta taberna bat ere; beheko solairuan, berriz, piraguak gordetzeko lekua dute, frontoi txiki bat eta aldagelak. Udaran ikastaroak emateko aukera izan dute, beheko solairua txukunduta. Lehen solairuan, ordea, udalak leihoak berritu arte itxaron behar izan dute, lurra aldatzeko, lokala errentan baitu klubak.