Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea Smart kaleaz mintzatu da Bartzelonan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Smart kaleaz eta STEEP proiektuaz mintzatu da Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre Smart City Expo World Congress-en.
Bartzelonako Smart City Expo World Congress-ean izan da Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, eta
Hiri Garapenerako estrategia berritzaileak mahai inguruan parte hartu du beste hainbat herrialdeetako ordezkariekin. Bertan, Donostia proiektu horietan “eredua” dela azpimarratu du alkateak, eta besteak beste, Parte Zaharreko Smart Kalea (Kale Nagusia) jarri du adibide moduan. Alkatearen esanetan, Donostia “aitzindaria” da Euskal Herrian, eta dendariak nahiz herritarrak elkarlanean ari dira energia eraginkortasunean pausoak emateko.
Smart Kalearekin batera, STEEP proiektuaz mintzatu dira Bartzelonan. Duela urtebete jarri zuten martxan hirian, Bristol (Erresuma Batua) eta Florientzia (Italia) hiriekin elkarlanean. Proiektuaren helburua Donostia hiri adimentsu gisa haztea da Izagirreren arabera: “Hiria behetik gora egiten ari gara, Donostia berrikuntzaren hiria izan dadin”. Mahai inguruarekin batera, alkateak eta Sustapeneko ordezkariek harreman emankorrak egin dituzte beste herrialdeetako ordezkariekin.